16:33

Gaztea

Ekainak 30-uztailak 2

Zortzi talde gehiago batu ditu EHZk kartelera

eitb.eus

Kuartz, Zezenaren Taldea, Zoo, Frikun, De Staat, Leska, Gallops eta Las Taradas taldeak egongo dira ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dute jaialdian.

  • EHZ

    EHZ

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EHZ festibaleko arduradunek Lekornen ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo duten jaialdian arituko diren zortzi talde gehiago iragarri dituzte gaur, kartelak dagoeneko proposatzen dituen eztabaida, ikastaro eta ikuskizunei batuko zaizkienak.

Euskal musikaren ordezkariei dagokienez, Kuartz rock bikotea, Zezenaren Taldea, Zoo rap eta rock hirukotea eta Frikun afro beat taldea arituko dira Lekornen paratuko dituzten agertokietan.

Nazioarteko taldeei helduta, bestalde, De Staat rock alternatiboko talde alemaniarra, Leska bretainiarra, Gallops galestarra eta Las Taradas argentinarra programatuko dituzte.

Hiru egunetarako bonuak (51 euro) eta eguneko sarrerak salgai daude dagoeneko.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean