10:33

Gaztea

Irratia

Abian da Gaztearen udako programazioa!

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 3ra arte aldaketak izango ditu Gaztearen programazioak. 'Dida Fresh' eta 'Box Uda' saioek, baina, ez dute oporrik hartuko.

0:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaztea Irratiko entzule goiztiarrenak modako kantuekin esnatuko dira uda honetan, 07:00etatik 08:00etara formulak aginduko baitu gurean. 08:00etan, ostera, iratzargailu hobeezina izango dute aldamenean 'Dida Fresh'en jarraitzaileek, goizean goiz eguna girotzen hasiko baitira aipatu saioko esatariak.

11:00etan bukatuko zaie txanda 'Dida Fresh'ekoei, eta arratsaldera arte, konpainia onean egongo dira irratia pizten duten entzuleak. Izan ere, estilo askotariko abestiak izango dira protagonista goizeko zein arratsaldeko formula tarteetan.

Aipatzekoa da, halaber, 'Gaztea Box' saioaren jarraitzaileek adi egon beharko dutela 17:00etatik aurrera, ordu horretan sartuko baitira estudioan 'Box Uda'ko gidariak, arratsaldeak entretenitze aldera.

 

 

Astelehenetik asteazkenera, behin 'Box Uda' saioa bukatuta, 19:00etan, alegia, formulak hartuko du lekua, berriro ere. Nolanahi dela, ostegunetan 'Gaztea Go' saioa egongo da, 22:00etatik 00:00etara, eta ostiraletan Las Tea Partyren musikak girotuko du irratia, 22:00ak eta 24:00ak bitartean.

Asteburuko programazioa

Larunbatetan 10:00etatik 12:00etara entzungo duzue 'Dida Fresh'en asteko laburpena. Hain zuzen ere, saio hori bukatutakoan hasiko da 'Top Gaztea', kantu arrakastatsuenen errepasoa egiteko. Esan beharra dago 'Be Positive' 16:00etatik 19:00etara egingo dutela udan ere, eta 'Gaztea Go', 19:00etatik 21:00etara. Ondoren iritsiko dira 'Top Dance', 'Protocol' eta 'Las Tea Party'.

Igandean, berriz, formulak hartuko du tokia, 16:00ak arte. Orduantxe emango diote hasiera 'Be Positive' saioari, eta 'Gaztea Go' 19:00etan abiatuko da. Bukatzeko, 23:00etan, 'Boom Sahakalaka'ren txanda izango da.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean