19:13

Gaztea

Irabazlea

Unai Martin aukeratu dute 'El Conquis 14' saioan parte hartzeko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

1754 boto eskuratu ditu irabazleak. Odei Gil sailkatu da bigarren, 1557 punturekin. Hirugarren sailkatuak, Leire Berzosak, 376 boto lortu ditu.

4:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

'Gaztea Box' irratsaioko entzuleek dagoeneko aukeratu dute ETB2-ko 'El Conquis' saioaren hamalaugarren edizioan lehiatuko den partaidea. Astebetez botoak jasotzen egon ostean, Unai Martin bizkaitarra gailendu da, 200 puntuko aldearekin. Hain zuzen ere, 1754 boto jaso ditu irabazleak, Odei Gilek -bigarren sailkatuak- baino 197 gehiago. Alde txikia egon da, beraz, lehenengo bi sailkatuen artean; urduritasuna, ostera, handia izan da bi gazte horien etxeetan.

Aitzitik, Leire Berzosa nafarrak aukera gutxi zituen, Martinekin eta Gilekin alderatuta, boto kopuru murritzagoa baitzeukan (guztira, 376 puntu eskuratu ditu).

Esan gabe doa jende askok hartu duela parte bozketan. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu hiru hautagaiei, baita haien alde bozkatzen jardun duten 'El Conquis' saioaren jarraitzaile guztiei ere.

Irabazlearen profila


 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean