10:30

Gaztea

14 eta 18 urte bitartekoentzat

Eman izena 'Behobia Gaztea' lasterketan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroaren 12an egingo dugu 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lasterketa Donostian. Korrikaldiaren distantzia 4,4 kilometrokoa izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azaroaren 12an egingo dute aurten 'Behobia-Donostia', eta Gazteak ez du lasterketa garrantzitsu horretan hutsik egin nahi. Hori horrela, aurreko urteetan bezala, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako korrikaldia antolatuko dugu, alegia, 'Behobia-Donostia' eta 'Behobia Txiki' probetan parte hartu ezin dutenei zabalduko diegu aukera.

Hala, 4,4 kilometroko distantzia egin beharko dute adin-tarte horretan sartzen direnek, Herrerako biribilgunetik hasi eta Boulevardera arteko bidea, hain zuzen. Lasterketa 09:30ean hasiko da.

Sailkapenari dagokionez, hiru mailatan banatuko dugu: lehenengoa, kadeteen taldea, 2003an jaiotakoak; bigarrena, jubenilak, 2001 eta 2002. urteetan jaiotakoak; eta hirugarrenean, juniorrak: 1999 eta 2000. urteetakoak.

Izen-emateak

Urriaren 30era arte egongo da zabalik izena emateko epea, lasterketaren webgune ofizialean.

Koadrilen parte-hartzea

Halaber, lagun taldeek eman ahal izango dute izena, prezio berean. Horretarako, behin izena emanda, info@behobia-sansebastian.com helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko dute, kuadrillaren izena eta taldekide bakoitzaren izen-abizenak zehaztuz.

Lau eta zortzi partaide arteko kuadrillak onartuko dira, eta helmugara iristean aurreneko postuetan heltzen diren lau lehiakideek puntuatuko dute. Saria, aldiz, lagun talde osoarentzat izango da.

Garraioa

Euskotrenek eta Renfek zerbitzu berezia izango dute Herrerako geltokietara. Ibilgailu partikularrek ez dute han sartzeko baimenik izango.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean