Booktuberboom lehiaketa 2017, gazteen irakurketa sustatzeko asmoz

Gaztea

Ekimena

Booktuberboom lehiaketa abiatu dugu, gazteen irakurketa sustatzeko asmoz

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/10/06

Euskarazko liburu baten iruzkina egin beharko dute parte hartzaileek. 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta sari potoloak daude jokoan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ikus-entzunezkoen bidez, gazteen artean irakurketa sustatzeko helburuarekin Gazteak, Galtzagorri Elkarteak eta EAEko Liburutegi Zerbitzuak Booktuberboom lehiaketa antolatu dugu.

Hain zuzen ere, liburutegi publikoren bateko bazkide txartela duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekimena.

Zer egin behar da?

Kamera eta telefono mugikorra edo tableta soilik behar dituzue lehiaketan parte hartzeko. Bideo horretan, irakurri berri duzuen liburu baten iruzkina egin beharko duzue, eta Youtuben argitaratu, dela zuen kanalean, dela herriko liburutegiaren kanalean edo dela zure ikastetxeko kanalean.

Halaber, Booktuberboom blogeko parte-hartze orria bete beharko duzue, azaroaren 17a baino lehen, zuen bideoak daukan helbidea atxikita.

Bideoak bete beharreko baldintzak

Gazte nahiz helduentzako argitaratutako euskarazko liburu bati buruzko iruzkina izan behar da. Booktubea baita, euskaraz egin behar duzue (euskalki guztiek izango dute lekua).

Gehienez 1,5 minutuko iraupena izan behar dute bideoek, eta gutxienez, 60 segundokoa. Aurretik beste inon argitaratu ez den bideo bat izan behar da.

Egileak

Bideoan egile batek baino gehiagok parte hartu badu, egileetako baten izenean bidaliko da, baina izen-emate orrian gehiago direla aipatuz.

Sariak

Epaimahaiaren saria: Go Pro kamera + 50 euroko bonua liburuak erosteko

Aurkezten diren booktube guztien artean onena hautatuko du hiru adituk osatutako epaimahaiak. Diskurtso narratiboa, kalitate teknikoa, originaltasuna eta ikuslea erakartzeko gaitasuna hartuko dira kontuan.

Publikoaren saria: abentura txango bat + 20 euroko bonua liburuak erosteko

Lehiaketara aurkeztutako bideoen artean, urriaren 31ko 00:00 orduak arte “gustatzen zait” gehien jasotzen dituen booktubearentzat.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gaztea Online

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena