Gaztea

Gaztea

'Emoistazu Sustotxue' lehiaketa: 500 euro, beldurrezko bideo onenarentzat

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Parte hartu Gazteak antolatutako lehiaketa berrian. Susto bat irudikatzen duen ikarazko bideo bat bidalita, sari potoloa eskura dezakezu.

0:59

Hamabost egun (urriaren 20tik azaroaren 3) iraungo du Gazteak antolatutako 'Emoistazu Sustotxue' lehiaketak, eta gauza bakarra eskatuko du: susto bat irudikatzen duen bideo labur bat egitea. Trukean, 500 euroko saria jasoko du irabazleak.

Halloween festa hurbil denez, guk geuk ere beldurrezko mundu batean murgildu nahi dugu, eta horretarako, beharrezkoa dugu zuen laguntza.

Nola parte hartu

Oso erraz parte hartu daiteke lehiaketa honetan. Gidoi labur bat idatzi ostean, bideokamera hartu, lagun talde bat bildu eta imajinazioa erabiltzearekin nahikoa da. Osagai horiek guztiak bilduta, beldurrezko bideo bikaina egingo duzue, seguru.

Bideoak igotzeko, 'Dida' saioaren webgunera jo behar duzue, eta hantxe dagoen formularioa bete. Gainerako erabiltzaileek bidalitako lanak ere ikusiko dituzue bertan.

Baldintzak

Gehienez, minutu bateko iraupena izan behar dute bidaltzen dituzuen bideoek, eta, esan bezala, 500 euroko saria lortuko du sustorik handiena ematen duen lanak.

Azaroaren 7an jakinaraziko dugu irabazlearen izena.

Informazio gehiago, hementxe.

2013ko irabazlea:


 

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea