09:33

Gaztea

Irabazlea

'8' bideoak irabazi du 'Emoistazu Sustotxue' lehiaketa

Aparkaleku batean gertatzen den beldurrezko istorio bat du oinarri bideo irabazleak. Saridunek 500 euro eskuratu dituzte.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Epaimahaiak hartu du azkenean erabakia: '8' bideoa izan da 'Emoistazu Sustotxue' lehiaketan garaile, 'Dida' irratsaioak gaur bertan jakitera eman duenez.

Talde bilbotar batek bidalitako lana da aipatutakoa, aparkaleku batean gertatzen den beldurrezko istorio bat oinarri duena. 55 segundoko bideo beldurgarri horri esker, 500 euroko saria lortu dute Jon Corresek, Jokin Aldamak eta Eneko Ajangizek.

Dakizuenez, Halloween jaia aitzakiatzat hartuta, beldurrezko kontakizunak ardatz zituzten bideo laburrak bidaltzeko deia egin genien Gazteako entzuleei eta irakurleei. Bideo horiek bidaltzeko epea zabalik egon den bitartean, guztira hogei bideo jaso ditugu, zein baino zein beldurgarriagoa.

Irabazlea, baina, bakarra izan behar, eta epaimahaikideek aho batez hartu dute erabakia: '8' bideoa saritu dute.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, eta zorionak irabazleei!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gaztea

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean