Bertsomovieda 2018 lehiaketa: apirilaren 9an irekiko dute lanak bidaltzeko epea

gaztea

Zazpigarren edizioa

Apirilaren 9an irekiko dute Bertsomovieda lehiaketan parte hartzeko epea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/02/01

Edozein bertsok balio du, zazpi segundotik gorako iraupena badu. Horixe da parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra. Saritan 2.500 euro banatuko dituzte.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Zazpigarren edizioa beteko du aurten Bertsomovieda lehiaketak, hots, irudiz hornitutako bideoak bilatzen dituen erronkak.

Parte-hartzaileek bidalitako bideoetan bertsoren bat ageri behar da, gutxienez zazpi segundoko iraupena dutena. Behin bideo hori grabatuta, Internetera igo eta lehiaketaren antolatzaileei jakinarazi behar diete. Horretarako, edozein bertsok balio du, lehiaketarako beren-beregi sortutakoak izan daitezke edota beste norbaitek botatako bertso ezagun nahiz ezezagun bat.

Gainera, taldeka zein bakarka har daiteke parte, betiere, aurretik aipatutako baldintzak bete ezkero, noski.

Sariak

Guztira, 2.500 euro banatuko dituzte saritan. Gazteentzako sariak 300 euro emango dizkio bertsomovie onenari. Helduenak, berriz, 1.000 euro banatuko ditu. Bestalde, boto gehien jasotzen dituen bideoak 500 euro eskuratuko ditu.

Epeak

Esan bezala, apirilaren 9tik 20ra egongo da zabalik lanak bidaltzeko epea. Apirilaren 23an bozketa abiatuko dute, eta 27an amaituko da botoa emateko aukera.

Informazio guztia Bertsomovieda lehiaketaren webgunean aurki dezakezue.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena