Gaztea

Maketa Lehiaketa

Silence eta Pho-Bo taldeen arteko lehiak bizirik dirau

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Egun gutxitan 805 boto eskuratu ditu, eta Pho-Bo talde goierritarrak gertutik jarraitzen badio ere, oraindik ez du lortu podiumeko aurreneko tokian kokatzea.

Maketa Lehiaketaren bozketa fasea hasi zenetik, sailkapenaren lehenengo postutik mugitu gabe dago Silence taldea. Astelehen goizean, 11:30erako, 805 boto lortu ditu, eta Pho-Bo talde goierritarrak gertutik (665 boto) jarraitzen badio ere, oraindik ez du lortu podiumeko aurreneko tokian kokatzea. Hirugarren sailkatuak, Biren taldeak, 426 boto jaso ditu.

Dakizuenez, asteazken gauerdian bukatuko da bozkatzeko epea. Ordura arte, zuen botoek erabateko aldaketa eragin dezakete sailkapenean. Gogoratu GazteBizHitza saria eskuratuko duela aurreneko postuan geratzen den taldeak. Gainera, lehenengo bi sailkatuek apirilaren 27ko final handian aritzeko aukera izango dute.

Bozkatu hemen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea