12:22

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Izaroren "Erhori", Top Gaztea zerrendaren gorenean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Eminem, berriz, bigarren postura jaitsi da, eta Skakeitanek, aurreko asteko bigarren sailkatuak, ere urrats bat egin du behera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iragan astean lehenengo postuan kokatu zen Eminemen "River" abestia, baina Izaroren "Erhori"k aurrea hartu dio azken orduotan. Izan ere, abeslari mallabitarraren kantua Top Gaztearen gorenean dago orain, entzuleen botoei esker.

Eminem, berriz, bigarren postura jaitsi da, eta Skakeitanek, aurreko asteko bigarren sailkatuak, ere urrats bat egin du behera. Laugarren lekua Alan Walkerrek bete du; bosgarrena Liam Paynerentzat izan da, eta seigarrena Maroon 5 taldeari egokitu zaio.

Izaro eta Skakeitan ez ezik, Berri Txarrak ere ageri da aste honetako aurreneko hamar sailkatuen artean. Kasu honetan, zazpigarren postua harrapatu du nafarren "Spoiler" kantuak.

Bukatzeko, Camila Cabellok, Rudimentalek eta G Eazyk osatu dute Top Gazteako hamar abesti bozkatuenen zerrenda.

1.- IZARO: Er(h)ori

2.- EMINEM ft ED SHEERAN: River

3.- SKAKEITAN/RINCONADA REMIX: Zerua Lurrera

4.- ALAN WALKER ft NOAH CYRUS & DIGITAL FARM ANIMALS: All Falls Down

5.- LIAM PAYNE ft RITA ORA: For You

6.- MAROON 5 ft SZA: What Lovers Do

7.- BERRI TXARRAK: Spoiler

8.- CAMILA CABELLO: Never Be The Same

9.- RUDIMENTAL ft MACKLEMORE, JESS GLYNNE & DAN CAPLEN: These Days

10.- G EAZY & HALSEY: Him & I

Zerrenda osoa, hemen.

Post Malone eta Luis Fonsi zerrendatik erori dira, eta Zedd ("The Middle") eta Nogen ("Gertu") sartu dira horien lekuan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gaztea

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean