Gaztea

Jaialdiak

Hamar egun eta hamar kontzertu: martxan da 2021eko Azkena Rock jaialdia

Gaztea

Urriaren 3ra bitartean, 21 artistek rock musikaz bustiko dute Gasteizko Iradier Arena.

  • Ezpalak

    Ezpalak. Argazkia: Josu Torrealday

Hamar kontzertu eta hamar egun, horrela antolatu dute 2021eko Azkena Rock jaialdia, covid-19aren aurkako neurriei egokitutakoa.

Euskal Herriko rock musika jaialdirik ezagunenak 20 urte ospatu behar zituen honetan, Gasteizko Iradier Arena rock'n'roll, punk eta rockabilly musikaz blaituko da, edukiera murriztuarekin bada ere. Hartara, urriaren 3ra bitarte, 21 artistek joko dute bertan, ondorengo hurrenkeran:

22/09/2021 – Lendakaris Muertos + Ezpalak

23/09/2021 – Los Enemigos + Liher

24/09/2021 – El Drogas + The Lizards

25/09/2021 – Carolina Durante + Biznaga

26/09/2021 – Johnny Burning + The Soul Jacket

29/09/2021 – Kaotiko + Puraposse + The Wax

30/09/2021 – Ray Collins Hot Club + Micky & The Buzz

01/10/2021 – Loquillo + Seda

02/10/2021 – Los Zigarros + Los Estanques

03/10/2021 – M Clan + Razkin

ARF 2022

Udazkeneko edizio berezi honez gain, 2022ko jaialdira begira daude ARFen arduradunak. Bada, dagoeneko iragarrita dago datorren udan Mendizabalan joko duten musikarien kartela.

Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, L7, Drive-by Truckers, Fu Manchu, Daniel Romanoren kontzertuak izango dira ikusgai, besteak beste, 2022ko ekainaren 16, 17 eta 18an.