13:38

Gaztea

Irabazlea

LMFAOren 'Party Rock Anthem', Gazteako Bideoklip Lehiaketan garaile

L.Z.

Erredakzioa

Michael Jacksonen 'Thriller' bideoklipa sailkatu da bigarren tokian, 2190 botorekin. Bideoklip irabazleak (Bergarako Mariaren Lagundia Ikastola) 2211 boto eskuratu ditu.

05:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hilabete baino gehiago igaro da Gazteako Bideoklip Lehiaketa abiatu genuenetik eta hainbat lan jaso ostean, duela hiruzpalau aste bideoen bozketa fasea abiatu genuen.

Azken asteotan lehia bizia izan da parte hartu duten bideoklip guztien artean. Hasiera batean, hogei finalista aukeratu zituen epaimahaiak eta bigarren faserako bost bideoklip soilik sailkatu ziren.

Bost finalistak ezagutu genuenetik aste bete igaro denean, badugu Gazteako Bideoklip Lehiaketako irabazlea. Hain zuzen ere, LMFAO taldearen "Party Rock Anthem" kantuaren bideoa bidali zigun talde bergararra nagusitu da Bideoklip Lehiaketaren lehen edizio honetan, 2211 boto lortuta. Zorionak, beraz, Mariaren Lagundia Ikastolako ikasleei.

Bigarren tokian Michael Jacksonen "Thriller" bideoa sailkatu da, 2190 botorekin, eta hirugarren eta laugarren sailkatuak Greasen "We go together" eta The Bloodhoung Gang taldearen "Txerritxuleta" izan dira, 1399 eta 1076 puntu eskuratuta. Bosgarren lekuan sailkatu da El Faryren "La Mandanga" (752 boto).

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak 3.000 euroko saria lortu duten bergarar gazteei!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean