Gaztea

Musika

Olaia Inziarte, Sua, Lukiek, Liher, Ezpalak, Merina Gris eta ZETAK, 2023ko Gazte Topagunean

B. F. | EITB Media

Apirilaren 6tik 9ra bitarte, musikak Elorrio hartuko du, “Bizitzeko modu bat” lelopean.

  • Gazte Topaguna 2023

    Gazte Topaguna 2023

Ernai gazte antolakundearen eskutik, musikak Elorrioko kaleak hartuko ditu apirilaren 6tik 9ra, 2023ko Gazte Topagunean. Bertan ikusiko ditugu Olaia Inziarte, Sua, Lukiek, Liher, Ezpalak, Merina Gris, ZETAK, Eire, Hofe X 4:40, Su Ta Gar, Burutik, Süne, TOC eta beste hainbat euskal artista.

Berrogei kontzertutik gorako kartelaz gain, hitzaldiak, tailerrak eta ikuskizunak izango dira, "elkarrekin hausnartu, partekatu, ospatu eta gozatzeko". Sünek eta Moonshine Wagon taldeak jarri diote doinua aurtengo Topagunearen edizioari, Leire Vargas durangar idazlearen hitzekin, "Orainari" kantan.

Sarrerak salgai daude oraindik, hemen. Hiru eguneko bonuak 70 euroko prezioa du, eta eguneko sarrera ere eros daiteke (osteguneko 22,50 euroan eta ostiral zein larunbatekoa 27,50 euroan). Gainera, antolakuntzak 'furgo parking' izeneko gunea sortu du, ibilgailua aparkatu eta bertan lo egin nahi dutenentzat.

MUSIKA PROGRAMAZIOA, EGUNEZ EGUN

Osteguna

Atara Zarata gunean, 19:30etik aurrera

Iheskide

Sua

Arene 6

IRA

Anier

Ezker Pareta gunean, 19:30etik aurrera

Olaia Inziarte

Nize

Mocker's

Peio eta Itsua

Madmuasel

Ostirala

Atara Zarata gunean, 19:30etik aurrera

Liher

Su Ta Gar

S. A.

ZETAK

Ødei

Dupla

Bad Sound

Ezker Pareta gunean, 19:30etik aurrera

Zeker

Ezpalak

Hofe X 4:40

Amooma

Burutik

La Elite

Sigeruban eta Pula Gzon

Gaztetxean (DJak, 02:00etatik aurrera)

Txillardegi

Truetox

Gorriontxu eta Laztana

Larunbata

Atara Zarata gunean, 19:30etik aurrera

Süne

Gatibu

Los Chikos del Maiz

Brigade Loco

Merina Gris

DJ Reimy

Ezker Pareta gunean, 19:30etik aurrera

TOC

Iramo

Pinpilinpussies

Nafarroa 1512

Lukiek

Jazzwoman

Gora Etorri

Gaztetxean (DJak, 02:00etatik aurrera)

Desi eta Presi

Xaukena Xauk