Gaztea

Finala

Mungiako lokala garaile, ''Lokaleroak'' saioaren bigarren denboraldian

L.Z.

1881 boto lortu ditu Belako taldeko baxu-jotzailearen lokalak. Bigarren tokian Barakaldoko gazte koadrila bat sailkatu da, 1080 punturekin.

14:42
Mungiako gazteen lokala

Dagoeneko badakigu nor den ‘Lokaleroak’ saioaaren bigarren denboraldiko irabazlea. Hamabost finalistak lehia bizian aritu ostean, Mungiako gazte koadrila sailkatu da lehenengo postuan.  Hain zuzen ere, 2012ko Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi zuen Belako taldeko baxu-jotzailearen lokalak lortu ditu boto gehien (1881 boto). Athleticeko zale amorratuak biltzen dira egunero lokal honetan.

Bigarren tokian Barakaldoko lokaletako bat sailkatu da. Bertako gazteek "Barakaldon bizi arren, txoniak eta kaniak ez direla" aitortu ziguten. Lokal honek 1080 puntu eskuratu ditu, hirugarren sialkatuak baino 135 puntu gehiago.

Sariak

Mungiako lokalak sari bikaina lortu du. Hamar lagunek Costa Doradara aste beteko bidaiaz gozatuko dute, hiru izarretako hotel batean, eta mantenu erdian, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik.

Barakaldoko gazteek, berriz, hamar lagunentzako afari aparta egingo dute Zornotzako Ibarra Sagardotegian.

Sariak banatzeko ekitaldia uztailaren 19an izango da Zornotzako jaietan.

Dagoeneko badakigu nor den ‘Lokaleroak’ saioaaren bigarren denboraldiko irabazlea. Hamabost finalistak lehia bizian aritu ostean, Mungiako gazte koadrila sailkatu da lehenengo postuan.  Hain zuzen ere, 2012ko Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi zuen Belako taldeko baxu-jotzailearen lokalak lortu ditu boto gehien (1881 boto). Athleticeko zale amorratuak biltzen dira egunero lokal honetan. Bigarren tokian Barakaldoko lokaletako bat sailkatu da. Bertako gazteek "Barakaldon bizi arren, txoniak eta kaniak ez direla" aitortu ziguten. Lokal honek 1080 puntu eskuratu ditu, hirugarren sialkatuak baino 135 puntu gehiago.SariakMungiako lokalak sari bikaina lortu du. Hamar lagunek Costa Doradara aste beteko bidaiaz gozatuko dute, hiru izarretako hotel batean, eta mantenu erdian, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik.Barakaldoko gazteek, berriz, hamar lagunentzako afari aparta egingo dute Zornotzako Ibarra Sagardotegian. Sariak banatzeko ekitaldia uztailaren 19an izango da Zornotzako jaietan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Mungia albisteak