13:38

Gaztea

Moda

Lady Gaga, ikusgarri, Vogue aldizkariaren iraileko azalean

I.U.

Erredakzioa

Argitalpen ezagunak irailean argitaratuko duen aleko protagonista nagusia izango da artista estatubatuarra.

  • Lady Gaga. Argazkia: Vogue

    Lady Gaga. Argazkia: Vogue

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Twitter sare sozialaren bidez zabaldu duen argazkiaren arabera, Vogue aldizkariaren hurrengo alearen azaleko protagonista izango da Lady Gaga. Estilismoari dagokionez, osagai ikusgarriak erabili dituzte emaitza harrigarria lortzeko.

Lehenik eta behin, Mark Jacobs diseinatzaileak egindako soineko fuksia dotorea aukeratu dute. Horrez gain, orrazkera berezia hautatu dute: ilearen kolorea aldatu gabe, su indartsu baten antzera kardatu diote, efektu txundigarria emateko.

Lan horren guztiaren emaitza irailean argitaratu behar zuten arren, Lady Gagak aurreratu egin nahi izan digu sare sozialen bidez.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean