Gaztea

EuskarAbentura

Zuek aukeratuko 2024ko EuskarAbenturako lehen partaidea

Gaztea

EuskArabenturako aurtengo partaideek espedizio paregabean parte hartzeko aukera berezia izango dute, Gaztearen eskutik.

  • EuskarAbenturako partaideak

    EuskarAbenturako partaideak

Gazteako ikus-entzuleek erabakiko duzue 2024ko EuskarAbenturako lehen partaidea, 'ZI-ZA!' ekimenaren baitan, zuen hautagai gustukoenaren aldeko boza emanda. Urtarrilaren 15etik 22ra bitarte izango duzue bozkatzeko.

Hautagaiek bideo bana aurkeztuko dute, espedizioan parte hartzeko dituen arrazoiak azaldu eta ikus-entzulean konbentzitzen saiatzeko. 'ZI-ZA!' izeneko izen-emate berezi honetan parte hartuko dutenetatik (espedizioko beste partaideek ohiko inskripzioa bete beharko dute) sei aukeratuko ditugu Gaztean, eta horien artean zuena izango da azken hitza.

Hiru baldintza bete beharko dituzte partaideek: 2007 eta 2008 urteetan (2009an soilik Baxe Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta diasporako gazteak) jaiotakoak izatea, urtarrilaren 8a baino lehen 'ZI-ZA!'n izena ematea (apuntatzeko galdetegia hemen eta EuskarAbenturaren sare sozialetan aurki daiteke) eta minutu bateko bideoa bidaltzea.

Zer da EuskarAbentura Espedizioa?

EuskarAbentura Espedizioa, 2018tik uztaileko hilabetean, Euskal Herria oinez zeharkatzen duen espedizioa da. Parte hartzaileak, euskal herriko probintzia guztietako eta euskal diasporako 15-16-17 urteko gazteak dira eta doako abentura bat da.