Gaztea

Jaialdia

IZARO, ZOO, Bulego, Merina Gris edo La Plazuela, 2024ko ZEID Fest Gaztean gozagai

EITB Media

Datorren apirilaren 13an ospatuko da jaialdiaren hirugarren edizioa, Barakaldoko BEC aretoan. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko webgunean.

  • Aurtengo edizioaren kartela. Argazkia: ZEID Fest Gaztea

    Aurtengo edizioaren kartela. Argazkia: ZEID Fest Gaztea

ZEID Festek kultura proposamen zabala dakar hirugarren urtez. Aurtengo honetan, Gaztearekin indarrak batuta, uneko musikaren joera desberdinak batu dira izen handiz beteriko kartelean; euskal proposamen ugariz gozatzeko aukera izango da, eta kanpoko artista entzutetsu eta oso interesgarriak ere bertaratuko dira.

IZARO, ZOO, Bulego, Merina Gris, La Plazuela, Gatibu, Tanxugueiras, Bulego, Delaporte, Eire, Etxepe, The Tyets, Mutilo, Fillas de Cassandra, Lia Kali, Sara Zozaya eta BSRT Kolektiv ikusiko ditugu oholtza gainean.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 34,5 euroan, ZEID Festen webgunean.

Aurtengo edizioaren kartela. Argazkia: ZEID Fest Gaztea

Aurtengo edizioaren kartela. Argazkia: ZEID Fest Gaztea