Gaztea

Kontzertuak

Agortu egin dira Huntzaren azken kontzertuko sarrerak

B. F. | Gaztea

Oraindik, baina, badago sarrera bikoitz bat lortzeko azken aukera, Gaztearen eskutik. Hartu parte zozketan urtarrilaren 31 baino lehenago.

  • Huntzaren sarrerak, agortuta

    Huntzaren sarrerak, agortuta

Huntzak agortu egin ditu 'Azkena Balitz Bezala' agur kontzertuko sarrera guztiak.

Zita Miribillan izango da, Bilbao Arenan, otsailaren 3an (19:00 ate irekiera).

Salmenta itxi duten arren, Gazteak sarrera bikoitza eskuratzeko aukera emango die zozketa honetan parte hartzen duten erabiltzaileei.

Urtarrilaren 31n itxiko da zozketa, eta orduan jakinaraziko zaie irabazleei.

Kontzertu bat, hamaika gonbidatu

Huntzaren agurra ez da nolanahikoa izango. Taldekideek duela hilabete batzuk iragarri zutenez, gau ahaztezin bat eskaini nahi diote urteetan zehar beste aldean izan den zalegoari.

Bandaren ohiko errepertorioaz gain, euskal musikaren azken hamarkadetako kantarik ezagunenak eramango ditu oholtza gainera, hainbat gonbidatuz lagunduta. Bertan izango dira Alaitz eta Maider, Niko Etxart, Tremenda Jauria, ETS, Maixa eta Ixiar, Nøgen, Olatz Salvador, Stay Homas, Ebri Knight, Kristina eta Amaia, Xabi Solano, Iraitz Agirre, Jon Gurrutxaga, Pablo Novoa eta beste hainbat "bidelagun".