Gaztea

Saio berezia

‘Yoko Ona’ Bilborocketik zuzenean, Sara Zozaya eta Eirerekin, martxoaren 7an

B. F. | EITB Media

Saioa bukatuta, emanaldi akustikoa eskainiko dute musikariek, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiarekin batera. Sarrera doakoa den arren, izena eman behar da.

  • 'Yoko Ona' bereziaren kartela

    'Yoko Ona' bereziaren kartela. Egilea: Ania Saenz de Buruaga

Martxoaren 8aren bezperan, 'Yoko Ona'k ekitaldi berezia prestatu du Bilboko Bilborock aretoan.

Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak zuzeneko saioa egingo dute, 'Yoko Ona'tik pasatu ez diren bi gonbidaturekin: Sara Zozaya eta Eire bikotea. Andrea Aranburu saioko kolaboratzailea ere bertan izango da.

Musikaren industrian emakume gazte gisa bide bat abiatzearen gazi-gozoak, besteen begirada, artista gazteek pairatzen duten paternalismoa eta militantzia feminista izango dituzte hizpide, beste hainbat gairen artean.

Saioa bukatuta, akustiko berezia eskainiko dute musikariek, 'Yoko Ona'ko kideekin. Eirek Olatz Salvadorrekin joko du eta Sara Zozaya, ostera, Lore Nekane Billelabeitiarekin ikusiko dugu oholtza gainean.

Sarrera

18:30ean irekiko dira Bilborockeko ateak eta 19:00etan hasiko da saioa. Bertaratu nahi izanez gero, sarrera librea eta doakoa da, edukiera bete arte. Horregatik, eserlekua gorde nahi izanez gero, egin klik hemen eta eman izena.

Etortzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu dezakete ekitaldia, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean. Gainera, jarraipen berezia egingo zaio Gaztearen eta Yoko Onaren sare sozialetan.