Parody

Parody

Parody

Final handia

Arrasateko 'Feel this moment' bideoa izan da nagusi, Gaztea Parodyn

I.U.

2.000 euro lortu dituzte Arrasateko Arizmendi ikastolako ikasleek. Epaimahaiaren sariaren 1.000 euroak, berriz, Plentziako 'Turn up the music' bideoak irabazi ditu.

4:55

Arrasatera bidaliko ditugu Gaztea Parody lehiaketako entzulearen sariaren 2.000 euroak, Arizmendi ikastolako ikasleek bidalitako ''Feel the music'' bideoa izan baita nagusi bozketan, 2881 botorekin.

Bestalde, epaimahaiaren iritziz, Plentziako ''Turn up the music'' lana izan da onena; beraz, 1.000 euro eskuratu dituzte egileek. Zorionak!

Entzuleen bozketari dagokionez, plentziarrak izan dira bigarren, 1542 boto eskuratu eta gero. Hirugarren postua, ordea, Irungo Pausoka-k taldearentzat izan da, 1315 boto lortuta.

Bukatzeko, aipatu, epaimahaiaren aipamen berezia Landerrek eta Ibonek osatutako bikotearentzat izan dela. "Kubik" lanak lortu du, hain zuzen, aipamen berezia.

Bigarren lekuan geratu den lana:

Hirugarren lekuan geratu den lana:

Epaimahairen aipamen berezia jaso duen lana:

Oso lan eder eta landuak jaso ditugu, eta epaimahaiak ez du batere lan erraza izan onena aukeratzen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi!

Break on stage

Gainera, sorpresa berezia dugu aurten. Izan ere, beste bi sari berezi ditugu Gaztea Parodyn parte hartu duten ''Pauso-K'' eta ''Own Style'' taldeentzat, Breakonstage nazioarteko kale kulturen jaialdiaren eskutik.

2014 edizioan, inguruko taldeen kale-dantzen lehiaketa burutuko da, eta talde onenen bila dabiltza. Beraz, otsaila eta martxoan egingo duten sailkapen faserako txartela irabazi dute. Zorionak!