Akabo bakea

Erronka

Sexua ere, euskaraz

L.Z. | eitb.eus

"69 baietz!" leloari eutsita, sexu-hiztegia osatuko dugu, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Parte hartzaileen artean, Bitxigorria dendaren eskutik, saski erotiko pertsonalizatua zozkatuko dugu.

Sexua eta euskara eskutik helduta datoz oraingo honetan. Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Gaztean sekulako erronka dugu gure entzule eta irakurle guztiei zuzenduta.

Dakizuenez, asteazkenero, gai interesgarriak eta, aldi berean, bitxiak eramaten ditu Luziak 'Akabo Bakea' saiora. Sexu kontuak hizpide hartuta, solasaldi dibertigarriak izaten dituzte "Luzia eta sexua" atalean, eta aurten Euskararen Nazioarteko Eguna asteazkena dela aprobetxatuz, tokiaren arabera sexu-hitzek hartzen dituzten formak aztertuko dituzte. Alegia, Euskal Herriko txoko ezberdinetako berbek eta esamoldeek hartuko dute protagonismoa, beti ere, sexuarekin zerikusia duten hitzek, noski.

Horretarako, zuen laguntza behar dugu. Une batez buruari eraginda, sexuarekin erlazioa duten ehunka hitz otuko zaizkizue. Bada, horietatik gehien gustatzen zaizkizuenak, bitxienak, originalenak edota ausartenak aukeratu eta bidalizkiguzu.

Helburua bakarra da: gaur gauerako euskarazko 69 sexu-hitz ezberdin biltzea. Horrekin, gure hiztegi propioa osatuko dugu, eta, nola ez, ohi bezala, baten batek sari potoloa eramango du etxera.

Bidali bururatzen zaizkizuen berba denak, eta, Bitxigorria dendaren eskutik, saski erotiko pertsonalizatu bat lortu ahal izango duzue. Nolanahi ere, zalantzarik gabe, euskarari gure ekarpena egitea izango da guretzat saririk oparoena.

saski erotikoa bitxigorria

Ez dago askoz gehiago esan beharrik, jarri burua martxan.

Nola deitzen diozu txortan egiteari? Zein izen hartzen du zure herrian zakilak? Ba al duzue neska edo mutil ederrei deitzeko modu berezirik? Eta hitz ederren artean zein da hobekien funtzionatzen duena?

Hori eta gehiago jakin nahi dugu, "69 baietz leloari eutsita, euskara eta sexua eskutik helduta"!

Nola parte hartu

Bidali zuen proposamenak 'Akabo Bakea' saioko WhatsApera (688605058).

Nahiago baduzue sare sozialen bidez parte hartu dezakezue:@akabogaztea (Twitter) edo Akabo Bakea! Gaztea (Facebook) edota emaila bidalita (akabo@eitb.com).

#69baietz izango da erronka honetan erabiliko dugun traola.

Bidal ditzakezun hitzak:

ALUA

BAGINA

ZAKILA

BARRABILAK

LARRUA JO

TXORTA-LAGUNA

HOMOSEXUALA

LESBIANA

ZAKILA-TENTETZEA

ISURKETA

ZAKILA EZ TENTETZEA

HILEROKOA

ESZITATUTA EGOTEA

MASTURBAZIOA

UZKI BIDEZKO SEXUA

NESKA/MUTIL EDERRA

LIGATZERA JOAN

...

Animatu eta parte hartu!