Akabo bakea

Erronka

#69baietz erronka gaindituta, sexu-hiztegia osatu dugu Gaztean

L.Z. | eitb.eus

Euskararen Nazioarteko Egunari gure ekarpena egin asmoz, udalerriaren arabera, sexuarekin lotutako hitzek hartzen dituzten forma ezberdinekin hiztegi bat sortu dugu.

Kosta ahala kosta, #69baietz erronka gainditutzat eman behar dugu. Hori zen hasieratik lortu nahi genuen helburua, eta, entzuleen zein irakurleen laguntzarekin, Gaztearen sexu-hiztegia osatu dugu.

Euskal Herriko txoko guztietatik, baina, batik bat, Bizkaiko kostaldetik iritsi zaizkigu sexuarekin zerikusia duten berbak. Benetan hitz bitxiak eta dibertigarriak ezagutu ditugu, zuen guztion parte-hartzeari esker. Ezbairik gabe, zuen partaidetzak harrotu egiten gaitu, izan ere, argi geratu da Gaztearen jarraitzaileek euskara maite eta bizi dutela.

Jarraian atxiki dugun hiztegia ikustea besterik ez dago, euskara zein aberatsa den jakiteko.

Sexu-hiztegia

"ALBOKA JO": Felazioa

"PETRODLIXUE TOPA": Uzki bidezko sexua

"BIBOLINJOLIE": Masturbatzen den mutila

"POTTORBERO": "Alu-bero"

"TOLERA": Neska ederra

"DZINGI DZANGA EIN": Larrua jo

"ERREKAN PASA": Birjintasuna galdu

"KATAR": Ligatzeko erraztasuna duena

"KULAPE HARTU": Kalabazak hartu

"MATXO": Musu

"MIKROUHIN": Besteak erraz berotzen dituena

"PINPIRRINDU": Baten bat gustuko izatea

"SEI ETA ERDIAK": Katu-ukaldi (gatilazo)

"TXISTOR": Inpotente

"TXAPAPERA BOTA": Hazia kanpoan hustea (atzerako martxa)

"TXIPIROIAK GARBITU": Nesken masturbazioa

"ZAPATA GORRIKIN IBILI": Putetan ibili

"UR KIROLAK": "Lluvia dorada"

"FARDEL-EZKONTZA": Penaltiz ezkondu

"KULUKI": Asko ukitzen duena

Saria

Manu Bendala erabiltzaileak lortu du Bitxigorriaren eskutik zozkatu dugun saski erotikoa. Zorionak Manu, eta eskerrik asko egindako proposamenagatik

Gogoratu, abenduaren 3an ez ezik, urteko gainerako egunetan ere... SEXUA EUSKARAZ!

Entzun atzoko saioa.

">