Akabo bakea

'Akabo Bakea'

#69baietz sexu-erronkaren irabazlea gertutik ezagutu dugu

L.Z. | eitb.eus

Euskaraz hitz egiten duen sevillar batek eskuratu zuen saski erotikoa, eta bideo benetan dibertigarria bidali digu eskerrak emateko.

1:34

Euskararen Egunari keinu egiteko asmoz, erronka berezia eta ausarta abiatu genuen 'Akabo Bakea' saioak eta Gaztearen webguneak. Hain zuzen, sexuarekin lotutako 69 hitz ezberdin jasotzea zen xedea, eta aise gainditu genuen erronka.

Hitz ederrenen artean, Bitxigorria dendaren eskutik, saski erotiko bat zozkatu genuen, eta, harrigarria bada ere, sevillar batek eskuratu zuen saria.

Bada, andaluziarrek duten graziari ohore eginez, irabazleak bideo bat bidali digu euskaraz bizi eta gozatu nahi duela aldarrikatuz.

Zorionak eta eskerrik asko!