Akabo bakea

'Akabo Bakea'

Facebook, maitasun harremanen etsaia

Geroz eta harreman gehiago apurtzen dira sare sozialen erruz. 'Luzia eta sexua' saioan gai horri buruz mintzatu dira bart, eta 2.0 zeloak nola saihestu argitu dute.

  • 12:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sare sozialak eta telefono mugikorretako zenbait aplikazio harremanak hasteko edota sendotzeko bide izan daitezke, baina alde iluna ere badute. Izan ere, geroz eta gehiago dira Facebooken edo antzeko sare sozialen erruz hausten diren harremanak, batik bat, gazteen artean jeloskortasuna eta bikotearenganako kontrola sustatzen dutelako.

Horretarako, alegia, eztabaidak saihesteko, garrantzitsua da hasiera batetik zenbait kontu zehaztea. Halaber, beharrezkoa da heldutasuna erakustea, eta bikotea errespatatzea. Horretarako, ordea, naturaltasunez jokatu behar dugu, ezer ezkutatu gabe eta konfiantza erakutsiz.

2.0 jeloskortasuna pairatzen duten gazteak haserre agertzen dira maiz haien bikoteek Facebookeko argazkiren edo iruzkinen bati "atsegin dut" jartzen diotenean. Whatsappeko profilean jarritako argazkiak ere eztabaidak piztu ohi ditu gazteenen artean, eta, zeresanik ez, pasahitza ez erakusteak. Horrek guztiak, esan bezala, kontrola eta haserreak eragiten ditu.

Orduan, nola jokatu behar dugu horren aurrean?