X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Ainhoa Urretabizkaiaren alderik intimoena

Luzia Zugadi | eitb.com

Irratian neska fina eta arduratsua da urretxuarra, baina zein da Ainhoaren benetako profila?

"B aldea" saioak oporrak hartu baditu ere, Ainhoa Urretabizkaiak Miramongo estudioetan jarraitzen du lan eta lan. Hori aprobetxatuz, tarte bat lapurtu diogu lanetik kanpo nolakoa den hobeto ezagutzeko.

Gehiegirik busti ez bada ere, egindako galderei txintxo-txintxo erantzun die, betiere, irrifartsu, alai eta musikarekiko duen zaletasuna ezkutatu ezinik.

-Abesti bat: Pearl Jam taldearen "Better man"

-Musika talde bat: Bakarra? Benga... Volcano Choir

-Bidaiatzeko leku bat: Eguraldi ona dagoen edozein leku

-Edari bat: Udan, sagardo freskoa

-Amets bat: Eguneroko helburuak betetzen saiatzen naiz

-Zapore bat: Bizkotxo egin berriarena

-Jaialdi bat: Bilbao BBK Live

-Bizio bat: Gauetako txokolatea ez dit inork kentzen

-Pelikula bat: Big Fish

-Festa bat: Urretxukoak. Herrikoak beti dira onenak

-Zure maitale platonikoa: Eszenatoki gainean ikusten dudan ia abeslari oro

-Gorroto duzun zerbait: Presa duzunean kotxeari gasolioa falta zaiola konturatzea

-Aitorrezina den desio bat: Test hau bukatzea, baina shshshs....

-Norekin pasatuko zenuke gau erromantiko bat: Ondoan dudanarekin

-Irla batera eramateko hiru gauza: Bikinia, eguzkitako betaurrekoak eta irratia, ez?

-Uda ala negua: Uda

-Mendia ala hondartza: Mendia

-Ardoa ala garagardoa: Garagardoa

-Negar egin duzun azken aldia: Telebistako iragarkiekin ere negar egin izan dut

-Inoiz egindako zorakeriarik handiena: Batzuk okurritzen zaizkit...

-Ohean pijamarekin ala biluzik: Pijama eta kamiseta barrutik sartuta

-Tangarekin, kulorekoekin ala ezer gabe: Egoeraren arabera...

-Goian ala behean: Denetarik probatu behar da bizitza honetan