X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

Maderacore eta Frank taldeak, 'B aldea'ko gaurko gonbidatuak

L.Z. | eitb.eus

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren finalei buruz arituko dira gaurko saioan aipatutako bi taldeak.

Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek edukiz gainezka dute agenda. Baina zer aurkituko dugu hurrengo egunetan?

Astelehenean, adibidez, D-Pintxos talde legazpiarrak disko berria aurkeztu zuen Miramongo estudioetan. Halaber, BIME Live jaialdiak eman zuena aztertu zuten. Izan ere, Ainhoa Barakaldoko BEC! erakustazokan izan zen asteburuan, jaialdia hurbiletik jarraitzen.

Atzokoan, berriz, Pierrot bakarlariaren proiektuaren berri emango zuten, eta Bassmattiren kantu berri batek hartuko du lekua ostegunean.

Bien bitartean, Maderacore eta Frank taldee bisita izango dute gaur, Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren finalei buruz hitz egiteko.

Aitzakiak soberan daude. Piztu irratia eta entzun 'B aldea'!