X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

Skakeitan taldeari irekiko dizkiote ateak asteleheneko 'B aldea'n

L.Z. | eitb.eus

Asteartean, berriz, Toshiroren bisita izango dute, eta Gabon giroan jarriko dira, Eguberrietako kantuak eta nobedade indienak ardatz hartuta.

Skakeitan taldea Orekariak diskoa aurkeztera joango da 'B aldea' saiora astelehenean. Estudioko lan berriari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte, 21:00etatik aurrera.

Ostegunean jai eguna denez, Toshiroren hitzordua aurreratu egingo dute. Hain zuzen, asteartean jasoko dute haren bisita, eta Gabon giroan jarriko dira, Eguberrietako kantuak eta nobedade indienak ardatz hartuta.

Urteko azken saioa asteazkenean izango du 'B aldea'k. Egun horretan urteko kanturik onenen errepasoa egingo dute, eta Ainhoak eta Xabik osatutako zerrenda ez ezik, entzuleen gurariak ere aseko dituzte.

Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik 22:00etara, 'B aldea'n duzue hitzordua.