X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

Tulsak disko berria aurkeztuko du zuzenean, 'B aldea'n

L.Z. | eitb.eus

Bihar, berriz, Bassmati gonbidatuko dute Miramongo estudiora.

Lurrazpiko Festa jaialdiaren gaineko solasaldia izan zuten antolatzaileetako batekin, asteleheneko 'B aldea' saioan, Ainhoak eta Xabik.

Atzo, ostera, Monarchy taldearen bideoklip berriaren egileekin (Andoni Beristain eta Ane Guerra) izan ziren, eta gaurko Tulsaren bisita iragarri dute. Miren Iza hondarribiarrak La Calma Chicha diskoa aurkeztuko du, zuzenean.

Bukatzeko, bihar Bassmati gonbidatuko dute Miramongo estudiora.

Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik 22:00ak arte, Gaztearekin duzue hitzordua!