X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

Correos taldearen kontzertu akustikoa, gaurko 'B aldea' saioan

LUZIA ZUGADI

Bihar, berriz, Maketa Lehiaketaren finala aurkeztuko dute Ainhoak eta Xabik.

Gogotik heldu diote 'B aldea' saioko aurkezleek asteko egitarau oparoari. Astelehenean, esate baterako, Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileekin hitz egiteko aukera izan zuten, egun horretan egindako iragarpenen harira.

Gainera, Stai Zitttorekin egon ziren. Hain zuzen, Maketa Lehiaketaren Entzulearen Saria eskuratu duen taldearekin izan zuten solasaldia Ainhoak eta Xabik.

Atzorako ere menu goxoa prestatu zuten, Seiurte talde berriztarrak Ezpala diskoa aurkeztuko baitzuen.

Gaur, berriz, Correos taldearen txanda izango da. Kontzertu akustikoa emango du aipatu taldeak Sere lan berria aurkezteko.

Bukatzeko, ostegunean helduko da plater denen arteko zaporetsuena. Izan ere, 20:30etik aurrera, Maketa Lehiaketaren XXIV. edizioaren final handia hartuko du Bilboko Kafe Antzokiak.