X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

Euskal musikariak 'biluzten', 'B aldea' saioan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

21:00etatik aurrera izango ditugu mikrofonoaren bestaldean Ainhoa eta Xabi.

Opor luzeak izan ditu 'B aldea'-k, baina jarraitzaileen ezinegona asetze aldera, atzo bueltatu zen aipatu saioa, musikaren alderik ezkutuenak entzuleekin partekatzeko asmoz.

Hasteko, ordutegi berria estreinatu du Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek gidatutako irratsaioak. Izan ere, aurrerantzean, 21:00etatik 22:00etara entzungo dituzue zuen etxeetan Ainhoa eta Xabiren ahotsak. Hori bai, ohi legez, astelehenetik ostegunera egongo dira mikrofonoaren bestaldean.

Hala, lehendabiziko asteari ekiteko, bart Eraul taldearen bisita izan dute. Modu horretan, talde donostiarra hurbiletik ezagutzeko eta haien kantuak akustikoan entzuteko aukera eskaini zieten entzuleei.

Gaur, berriz, tarte berria estreinatuko dute, euskal musikarekin lotutako pertsona ezagunak "biluzteko". Hain zuzen ere, abestien bidez, astero istorio berri bat hartuko dute hizpide.

Asteak aurrera egin ahala, nobedadez janzten joango da "B aldea". Horrelaxe bada, asteazkenean Gaztea Cover ekimenaren bigarren edizioa abiatuko dute. Lehenengo gonbidatua Vendetta izango da. Nafarrek talde entzutetsu baten moldaketa egin beharko dute.

Amaitzeko, ostegunean asteburuko agendan jarriko dute arreta.

Ez galdu "B aldea", astelehenetik aurrera!