X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

Kauta taldeko Mikel Moreno, gaurko 'B aldea' saioan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bihar, berriz, Gaztea Cover ekimenaren azken saioa hartuko dute. Hesianen moldaketak itxiko du aurtengo Cover zikloa.

Astea indartsu abiatu zuten 'B aldea' saioan. Esna disko berria aitzakiatzat hartuta, Esne Beltza taldekoekin izan dira bart Ainhoa eta Xabi.

Gaur, berriz, "Mezu bat zuretzako" tartean Kauta taldeko Mikel Morenok hartuko du parte. Oraindik, ordea, ez dakigu nori bidaliko dion mezua. Gainera, Ekain Perezen bisita jasoko dute, asteartero bezala.

Bihar Gaztea Cover ekimenaren azken saioa hartuko dute. Hesianen moldaketak itxiko du, beraz, aurtengo Cover zikloa.

Bukatzeko, asteburuan Orion egingo duten Gure Bazterrak jaialdia ardatz hartuta, solasaldi interesgarria edukiko dute osteguneko saioan.

Ez galdu "B aldea", astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera!