X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

Keu Agirretxearen abesti berria estreinatuko dute gaur 'B aldea'n

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, "Mezu bat zuretzako" tartean, Kepa Junkerari egokituko saio mezua igortzea.

  • Peiremans. Argazkia: Tom Hagen

    Peiremans. Argazkia: Tom Hagen

Otsaileko bigarren asteak menu berezia ekarri du 'B aldea' saiora. Indartsu, gogotsu eta kantu berri batekin abiatu zuten astea Xabik eta Ainhoak. Ordukoa, beraz, ez zen nolanahiko saioa izango, Peiremans+ taldearen azken abestia aurkeztu baitzuten, esklusiban. Gainera, taldekideetako batekin hitz egiteko aukera izan zuten. Halaber, Frank talde donostiarrak The mud and the first diskoko abestiak jo zituen, akustikoan.

Gaur, nazioartera begira jarriko dira. Izan ere, otsailaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian arituko den Glen Hansard musikari irlandarrarekin egingo dute berba. Bestalde, "Mezu bat zuretzako" tartean, Kepa Junkerari egokituko saio mezua igortzea, eta Keu Agirretxeak Depedrorekin egindako kantu berria estreinatuko du.

Asteazkenean, Mamba Beaten erritmora gidatuko dute saioa. Paint me in black lan berria esku artean dutela iritsiko dira 'B aldea'ra.

Astea behar bezala amaitzeko, Unclose taldekoak Runaways proiektuaz mintzatuko dira, ostiralean Bizkaiko hiriburuan zuzenekoa eman aurretik.

eman aurretik.

eman aurretik.