X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

Izebergek 'Lurrik ez begi-bistan' lana aurkeztuko du gaur 'B aldea'n

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bihar, berriz, Musikaren Eguna aitzakiatzat hartuta, Donostian joko duen Sky Beats taldea elkarrizketatuko dute.

'B aldea' saioan ez dute atsedenik hartzen, eta ekaineko hirugarren astea ere hitzorduz gainezka dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.

Astelehenean Sarkor talde gernikarraren bisita jaso zuten, disko berrian bildu dituzten kantuak hobeto ezagutze aldera.

Atzo, berriz, Delorean taldeko Ekhirekin jardun zuten solasean, ekainaren 22an argiataratuko duten Muzik lanaren nondik norakoak ezagutzeko.

Hori gutxi ez eta, Izebergek Lurrik ez begi-bistan proiektua aurkeztuko du gaur, eta astea bukatzeko, ostegunean, Musikaren Eguna aitzakiatzat hartuta, Donostian joko duen Sky Beats taldea elkarrizketatuko dute.

Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, 'B aldea' da zure aukera.

era.

era.