X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Egitaraua

Manel taldearen bisita espero du 'B aldea'k ostiralean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilboko Arriaga Antzokian igandean emango duen kontzertuaren nondik norakoak argituko ditu aipatu saioan.

Julen Idigorasek gonbidatuz gainezka izaten du estudioa gauero, eta azken orduan iragarri duenez, astea bukatu orduko luxuzko talde baten bisita jasoko du 'B aldea' saioan.

Atzo Altxatu elkarrizketatu zuen. Nafarrek disko berriaren inguruko solasaldia eduki zuten Idigorasekin.

Gainera, ostiralean Manel bihurtuko da gaueko protagonista. Izan ere, Bilboko Arriaga Antzokian igandean emango duen kontzertuaren nondik norakoak argituko ditu aipatu saioan.

Dakizuenez, aurten aurkezle berria ez ezik, txanda aldaketa ere izan du 'B aldea'k, ostiraletan ere musikarik berriena eta freskoena entzuten baitute irratiaren bestaldean daudenek, 21:00etatik 22:00etara.