X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

'B aldea'

Zer entzuten zuen Gorka Urbizuk duela 25 urte?

Izaro Andresek bi eskari egin dizkio Berri Txarrak taldeko kantariari: lehena, duela 25 urte entzuten kantu bat aipatzea; bigarrena, gaur egun gustukoen duen abestia zein den esatea.

  • Gorka Urbizu, Peiremansekin. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gorka Urbizu, Peiremansekin. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    15:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astero abeslari bat biluzten du Izaro Andresek 'B aldea' saioan, eta Gorka Urbizu izan da mallabiarraren azken fitxaketa. Berri Txarrak taldeko kantariaren sekretuak agerian uzteko asmoz edo, ezagun egin aurretik Urbizuk gehien entzuten zuen kantua eta gaur egun gustukoen duen abestia zein diren kontatu die Izarok 'B aldea'ko entzuleei.

Dirudienez, Oñatin, Donostian eta Gasteizen elkarrekin emandako solasaldiek askorako eman zuten, hantxe jaso baitzuen Izarok Urbizuren kantu preziatuenen berri.

Hamazazpi urte besterik ez zituen lekunberritarrak Berri Txarrak taldea sortu zenean, 1994an, eta EH Sukarraren "Sentipenen bihotza" zen garai artan bere musika-ekipoan buelta gehien ematen zituen abestia.

Urteen joan etorrian, ostera, aldatu egin dira Gorka Urbizuren zaletasunak, eta gaur egun Midlakeren "Roscoe" kantarekin liluratuta dago. Lehenengoz entzun zuenean zirrara berezia sentitu omen zuen, eta zuzenean ikusteko aukera izan zuenean are hunkigarriagoa izan zen Urbizuk bizi izan zuena.

wbM4">