X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Ben Yart: raparen mugak urratzen, penari penaz abestuz

Xalba Ramirezek nafar artistaren musika ibilbidearen bilakaera aztertu du "B Aldea"n.

  • Ben Yart

    Ben Yart. Argazkia: Arriguri

    19:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ceros izeneko disko berriaren aitzakian, Ben Yart izan du hizpide Xalba Ramirezek "B Aldea"n.

Iruindar artistak ibilbide emankorra izan duen arren, azken aldian zer esana eman du Gallery Studion egindako sesioa eta Movistar+eko "La Resistencia" saioan emandako elkarrizketa tarteko.


Raparen orbitan mugitzen den arren, honen moldeak kolokan jartzen dituen egiteko modu ez ortodoxoa duela azaldu digu kolaboratzaileak.

Ben Yarten ibilbide musikalaren bilakaera aztertzeko, aspaldiko abestiak ekarri ditu Xalbak. Besteak beste, Maddi Oihenarten "Ikusiko dira berriz" sampleatuz Txetorekin egindako "Gure Kabia" kanta.


Artistaren kantaera bereziaz ere aritu da Xalba. Izan ere, Ben Yarten bereizgarri nagusia dira ahotsean eta bere letretan aurki ditzakegun ukitu malenkoniatsuak.

Diskurtsoari dagokionez, eszena urbanoan nagusi den jarrera harroputzari aurre egiten dio Ben Yartek, Xalbaren ustez. Bada, zaurgarri agertzen da gehienetan, eta pena bizitzearen aldeko aldarriak egiten ditu bere abestietan.