X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

RRUCCULLA: “Gustuko dut abestien estruktura berriak pentsatzea eta emozioak soinuaren bidez aztertzea”

'Zerua Freq.' diskoa aurkeztu digu Barakaldoko artistak, "B Aldea"n.

  • RRUCCULLA

    RRUCCULLA. Argazkia: @rrucculla

    15:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

RRUCCULLA barakaldar artistak Zerua Freq. Izeneko diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n. 

15 urterekin murgildu zen RRUCCULLA musikaren munduan, bateria jole gisa. Hainbat talderekin aritu ostean, bere kasa hasteko unea heldu zitzaion.

Orduan hasi zen ordenagailuarekin musika sortzen, egun duen proposamenera iristeraino. Esperimentazioa da Barakaldoko artistaren praktika kutuna, musika elektronikoa eta arte bisuala uztartuta.

"Gustuko dut soinuak deformatzea, abestien estruktura berriak pentsatzea eta emozioak soinuen bidez aztertzea", azaldu digu artistak.

Atera berri duen diskoak esperimentaziotik baduen arren, aurrekoak baino komertzialagoa dela azaldu digu. Hala, publikoari zein prentsari "entzungarriago" egin zaio.

Nazioarteko kritikaren oniritzia du RRUCCULLAk; izan ere, Pitchfork eta The New York Times estatubatuar hedabide sonatuek urteko diskoen kategorian sartu zuten Sush, 2018an ateratako LPa.

Eskertuta dago kanpoko aitortzarekin, baina Euskal Herriko plazetan egin nahiko luke lekua: "Asko gustatuko litzaidake dudan show bisual berria gaztetxeetan edo antzokietan egitea".