X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Zatibi: “Beti interesatu zait atmosfera sakonak nahastu eta emozioekin jolastea”

Astista azkoitiarrak 'ODD' izeneko diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n.

  • Zatibi

    Zatibi. Argazkia: Ariel Conde

    19:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zatibi proiektua aurkeztu digu Mikel Iraeta azkoitiar artistak, "B Aldea"n. Kaleratu berri duen ODD estreinako diskoa izan du hizpide Julen Idigorasekin.

Duela bi urte hasi zen elektronikaren munduan modu profesionalagoan murgiltzen, gerora Zatibi bilakatu den proiektuari forma emanez.

Musika instrumentala da Zatibiren abiapuntua, baina, artistak berak azaldu digunez, dantzagarria, entzungarria eta gozagarria izatea bilatzen du gehienetan.

ODD oholtza gainera eramateko orduan, sintetizatzailean ikusiko dugu Zatibi, base erritmikoak jarriko dituen bateria jotzaile batekin.