X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Eire: “Amorrua eman digu jendearen onespena izan dugun arte gure lana ez baloratzeak"

Eire Maia eta Eire Salegi "B Aldea"n izan dira, euren lehen EPa aurkezten.

  • Eire

    Eire

    20:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eire taldeko kideak "B Aldea"n izan dira, Zauriren bat bistan estreinako EPa aurkezten. Eire Maia eta Eire Salegik sei abestiko bilduman aurkitu duguna izan dute hizpide.

Eireren kanta bakoitza zauri bat da, eta hortik dator EParen izena. Min horien inguruan hausnartzeko egiten dituzte abestiak, baita publikoak ispilu gisa erabiltzeko ere.

Diskoa den minen katalogo horretan, sentsazioei izena eta doinua jartzen lagundu dieten bidaideak izan dituzte. Olatz Salvadorren ahotsa entzun daiteke "Gorputz Guztitan" abestian eta Jimbo Paez ekoizlearen ukitua dute EPko bi kantek.

Bestela, Eireren esentzia aurkituko dugu Zauriren bat bistanen: bedroom popa eta logelako epeltasunean mimoz sortutako piezak.

Emakume eta gazte izanagatik jasotako mespretxuez ere aritu dira Eire Salegi eta Eire Maia. Paternalismoa sumatu dutela aitortu dute, baita besteen onespenaren morroi izatearen atsekabea ere.

Diskoa kaleratuta, zuzenekoetarako prest daude taldekideak, bateria jolea gehituta. Ithaka taldeko Josune Freire musikaria batu zaie, Eireren emanaldiei "banda sentsazioa" emateko.