X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Muare: “Ez gara inoiz mainstream izango, baina harrera beroa izan dugu eta badago egarria”

Taldeko bi kideak “B Aldea”n izan dira, ‘Muare’ izeneko estreinako diskoa aurkezten.

  • Muare

    Muare. Argazkia: @bieloliverd

    20:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Muare taldeko Maddi Gerriko eta Eli Beraza "B Aldea"n izan dira, izen bereko euren lehen diskoa aurkezten.

Koban taldean hasi ziren bi musikariak, eta bide berri bat urratu dute Muare bikoaren jaiotzarekin.

2023ko maiatza eta abendua bitartean grabatu dute euren estreinako albuma. Prozesuaz galdetuta, motela, erosoa eta emankorra izan dela kontatu digute taldeko kideek. Ideia sinple batetik abiatuta, esperimentazioan oinarritu dute lan dinamika.

Folk eta pop elektronikoa da nagusi Muareren lehen obran. Soinu aldetik, soiltasunaren aldeko apustua egin dute, eta zuzenekoak ere halakoak izatea nahi dute.