Dida!

Dida!

Dida!

Saria

'Dida Halloween' lehiaketak badu irabazlea

L.Z. | eitb.eus

Tolosatik bidalitako argazki batek jaso du Stock Factory dendan xahutzeko 300 euroko txartela.

  • Halloween Dida

Argazki mordoa jaso dugu duela aste batzuk abiatutako 'Dida Halloween' lehiaketan. Dakizuen bezala, Halloween gauarekin zerikusia duten irudiak eskatu genituen, eta denetarik bidali digute gure entzuleek zein irakurleek.

Askok euren burua protagonistatzat dituzten argazkiak hautatu dituzte; beste hainbatek, aldiz, Halloween festarekin lotura duten argazkiak bidali dizkigute: kalabazak, sorginak eta, oro har, beldurrezko apaingarriak nagusitu dira irudiotan.

HALLOWEEN DIDA 2014HALLOWEEN DIDA 2014HALLOWEEN DIDA 2014

Denen artean, ordea, Julen Etxeberriak Tolosatik bidali diguna iruditu zaio originalena epaimahairi. Oreo galletekin 'Dida' saioarentzat egindako argazki pertsonalizatuak eraman du, hain zuzen, 300 euroko saria.

HALLOWEEN DIDA 2014

Aspaldi iragarri genuenez, 300 euroko txartela jaso du irabazleak, Stock Factory dendan xahutzeko.

Zorionak Julen, eta eskerrik asko parte hartu duzuen beste guztioi!