Dida!

Dida!

Dida!

Irratia

'Dida'k antolatutako Gabonetako argazki lehiaketak badu irabazlea

L.Z. | eitb.eus

Janire Mendizabalek eskuz egindako Eguberrietako jaiotzaren argazkiak lortu du saria.

Janire Mendizabal izan da 'Dida' saioak egindako azken lehiaketako irabazlea. Gabon festen aurretik abiatu zuten lehiaketa, eta sare sozialen bidez argazkiak bidaltzen aritu dira harrezkero entzule fidelenak.

Hain zuzen, Gabon jaiekin lotutako argazkiak eskatu zituzten aipatu saioan, eta ,Twitter, Facebook zein Instagram bidez, irudi mordoa jaso dituzte.

Denen artean, ordea, bakar batek lortu du saria. Janire Mendizabal izan da irabazlea, eta Motorola E  modeloko sakelako telefono bat lortu du berak.

Argazkian Janirek berak eskuz egindako Eguberrietako jaiotza azaltzen da.

Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko, beste behin ere, lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!

duzuen guztioi!