Dida!

Dida!

Dida!

Saio berezia

'Dida Fresh' sanferminetako txupinazoan barneratuko da astelehenean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Saio berezia egingo dute Iruñetik, 10:00etatik aurrera. Ezustekoz betetako saioa izango da astelehenekoa.

Uztailaren 6an, astelehenean, San Fermin jaietako txupinazoak hartuko du lekua Iruñean, eta 'Dida Fresh' saioak ez du hitzordu garrantzitsu horretara hutsik egingo.

Hori dela eta, uztailean zehar 'Dida' saioko mikroa hartu duten esatariek Miramongo estudioa utzi eta Nafarroako hiriburutik egingo dute saioa, 10:00etatik aurrera.

Gainera, gonbidatu bereziak izango dituzte: Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta 'Gu ta Gutarrak' saioko Leire, besteak beste.

Bestalde, ez da oparirik faltako, ezta Gazteak sanferminetarako propio diseinatutako zapirik ere.

Gora sanferminak!