Dida!

Dida!

Dida!

Lehiaketa

'Pet mozorro' lehiaketarekin murgildu da Inauterietan 'Dida' saioa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Mozorrotutako maskoten argazkiak jasoko dituzte aurten 'Dida'ko Inauterietako lehiaketan, otsailaren 4tik 9ra arte. Bi sarituek smartwatch mundial bat jasoko dute.

Beste behin ere, Gazteak ez du urteko hitzordu garrantzitsuenetako batera hutsik egingo. Inauteriak hemen dira, eta gu geu, behintzat, prest gaude jada ia astebetez luzatuko den mozorro-maratoiari aurre egiteko.

Dakizuenez, Tolosan, adibidez, ostegun honetan abiatuko dira aratuzteak, eta asteartera arte festa giroa nagusituko da han. 'Dida' saioan ere egun horietan ospatuko dituzte Inauteriak, modu bitxian ospatu ere.

Aurten, erronka berezia proposatuko diete entzuleei. Izan ere, euren maskoten argazkiak jaso nahi dituzte, baina ez edonolako argazkiak. Aipatu bezala, irudiotan mozorrotuta agertu beharko dira maskotak, direla txakurrak, direla katuak edota direla txerritxoak; bakoitzak nahi duena aukera dezake.

Edozein mozorrok balio du: betaurrekoak, txanoak, galtzak, kamiseta modernoak…

Sariak

Nola ez, zuen parte hartzeak saria izango du. Egunero, Gaztearen webgunean argazki galeria berrituko dugu, jasotzen ditugun irudi guztiak zuekin partekatzea xede. Hori gutxi ez eta, bi argazki onenenek sari potoloa eramango dute etxera: smartwatch mundial bi banatuko ditugu.

Parte hartzea oso erraza da, argazkia whatsapp (688605050) bidez bidaltzearekin nahikoa da eta.

Berandu baino lehen, atera argazkia, bidali whatsappa eta zorte on guztioi!

(Argazkiak otsailaren 4tik 9ra jasoko ditugu).

tugu).