Dida!

Dida!

Dida!

Inauteriak

'Pet mozorro' lehiaketako bi irabazleen izenak ezagutu ditugu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hasier Martinez eta Patxi Iribar izan dira, oraingo honetan, sarituak. Biek smartwatch ordularia hartu dute opari.

Bukatu dira Inauteriak, eta horrekin batera amaitu da, baita ere, Gazteak antolatutako 'Pet mozorro' lehiaketa.

Argazki mordoa jaso dugu, eta, guk eskatu bezala, maskoten irudi ikusgarriak dira bildutako guztiak. Txakurrek hartu dute beharbada lekurik garrantzitsuena, baina beste hainbat animalia ere ikusi ditugu: katuak, dortokak, oilarrak?

Gainera, argazki horiek guztiak galeria dotore baten bildu ditugu, zuek ere ongi pasatu eta datorren urterako ideiak har ditzazuen.

Nola ez, lehiaketa denen moduan, honek ere baditu irabazleak, eta gaur bertan ezagutarazi dituzte 'Dida' saioan. Hasier Martinez eta Patxi Iribar izan dira, oraingo honetan, sarituak. Biek smartwatch ordularia hartu dute opari.

maskotak

(Egila: Patxi Iribar)

maskotak

(Egilea: Hasier Martinez)

Besterik gabe, eskerrik asko, beste behin, lehiaketan parte hartu duzuen guztioi, eta zorionak bi irabazleei!