Dida!

Dida!

Dida!

'Intimissimi' galdeketa

Miren Amuriza bertsolariaren aitorpenak, agerian

'Dida' saioko "Intimissimi" galdeketak "biktima" berri bat izan du gaurkoan, Jon Gotzon Aldaparenaren helburua baitzen Miren Amuriza bertsolariaren sekretuak lau haizetara zabaltzea.

  • 8:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nolako laguna den galdetuz hasi du itaunketa, eta entzuten dakien adiskide leiala dela aitortu du berriztarrak. Maitale moduan ere "ona" dela esan du.

Bertsoen gaiari ere egin diote aipamena, eta, dirudienez, plazara ateratzeko orduan, ehizari zein perretxikoei buruzko bertsoak egiten zaizkio astunenak Amurizari.

Etxean telebistarik ez duela ere azpimarratu du, horregatik, ez ditu modako telesailak jarraitzen, bai, ordea, Kau Kori Kura taldearen bideoak. Elkarrizketan adierazi duenez, oso dibertigarriak iruditzen zaizkio aipatu taldeak sortzen dituen umore-saioak.

Berriztarra izanda, mendia hondartza baino nahiago duela kontatu dio Jon Gotzoni. Gainera, nabarmendu du mendirik gustukoena Anboto duela.

Bukatzeko, lehendakari balitz karguko lehendakaria langabezian legokeela aitortu du, baita, honetaz harro egon ez arren, "La bicicleta" abestiaren letra buruz dakiela ere.

uz dakiela ere.