X

Irratia zuzenean

Dida%20|%20EiTB%20Gaztea%20irratiko%20programa

Dida

Eneko Atxa sukaldariak Berri Txarrak eta Gatibu entzuten ditu

  • facebook
  • twitter

Dida

''Intimissimi'' galdeketa

Eneko Atxa sukaldariak Berri Txarrak eta Gatibu entzuten ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/01/11

Besteak beste, sukaldaritza, musika eta bizitzan dituen ametsak izan ditu hizpide sukaldari bizkaitarrak 'Dida' saioan egindako elkarrizketan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Astigarragara bidean zen Eneko Atxa sukaldaria, Jon Gotzonek "Intimissimi" galdeketa egiteko deitu dionean. Bertan, aurtengo txotx denboraldiaren irekieran hartu du parte Azurmendi jatetxearen jabeak.

Aurretik, ostera, Atxa hobeto ezagutzeko aukera izan dute 'Dida'ko entzuleek. Galderak estutasunik gabe eta irribarrea ahotik kendu ezinda erantzun ditu, nahiz eta zalantzaren bat edo beste erakutsi duen. Adibidez, arraina edo okela nahiago duen galdetu diotenean biak gustatzen zaizkiola erantzun du, eta sukaldaritzarako zaletasuna nondik datorkion oso garbi ez badu ere, mahai-inguruan egotea betidanik gustatu izan zaiola aitortu du: "Etxean, amak zein amonak otordu ederrak prestatzen zituzten, eta jatea txikitatik gustatu izan zait", azaldu du.

Dena den, sukaldaritza ez ezik, musika eta bestelako gaiak ere izan ditu hizpide. Autoan doanean Berri Txarrak eta Gatibu entzuten omen ditu Atxak, biak ala biak gustuko dituelako. Halaber, atsegin du egunerokotasunean bideaz gozatzea, eta horixe da, hain zuzen, haren ametsa: helmugara begiratu gabe, bideaz disfrutatzen jakitea.

Sukaldaritzara itzulita, nabarmendu du baten batek esan izan diola noizbait ez zaiola berak prestatutako plateren bat gustatu. Besteren batek, aitzitik, negar egin izan du Enekoren menu eder batek eragindako emozioagatik.ç

Entzun galdeketa osoa.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Dj Lehiaketa… Parte hartu Dj Lehiaketa…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena