Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Eutsi Gogor Aiora! EGAFest, maiatzaren 13an Lizarran

EITB.EUS

4 urteko Aioraren neuroerreabilizazio tratamendua ordaintzeko antolatu dute festa. Mikel Urdangarin, Zea Mays, Esne Beltza eta DJ Elepuntok ere parte hartuko dute.

  • 6:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabi Solano izan da Dida saioan eta ekimen solidario baten inguruan hitz egin du: Eutsi Gogor Aiora! EGAFest-en inguruan zehazki.

Bihotzeko arazoekin jaio zen Aiora, burmuineko minik gabe; baina azken ebakuntzan burmuinean min hartu du. Neuroerreabilizazio tratamendua behar du eta hori ordaintzeko antolatu dute Eutsi Gogor Aiora! EGAFest maiatzaren 13an Lizarran.

Egun osorako ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Musika, tailerrak, desio zuhaitza eta Telmoren abenturetaz gozatzeko aukera egongo da, besteak beste, Lizarrako Santiago Plazan egun osoan zehar.

"2.000 baietz" lema ere sortu dute. Arratsalde eta gauean izango diren kontzertuetan 2.000 pertsona biltzea nahi baitute. 19:00etan Mikel Urdangarinen kontzertua hasiko da Lizarrako Ikastolako patioan. Honen ostean, Zea Mays, Esne Beltza eta DJ Elepunto izango dira eszenatokira igoko diren artistak. Kontzertuak goizeko 2:00etan amaituko dira.

Sarrerak

Sarrera eguna baino lehen eros dezakezu 10 eurotan Lizarrako, Iruñeako eta Tolosako saltoki ezberdinetan. Egunean bertan 12 euro izango dira.

Bestalde, kontzetura joan ezin dutenek 5 euroko ekarpena egin ahalko dute "0 lerroa" erosiz. egafest.entradas@gmail.com postaz ere lortu daitezke sarrerrak.

Bi motatako sarrerak erosten dituztenen artean, zozketak egingo dira.