Dida!

Dida!

Dida!

'DIDA'

'Dida Fresh' saioko kolaboratzaile izan nahi?

EITB.EUS

Kolaboratzaile izan nahi duen orok minutu bateko audioa bidali behar du didakide@eitb.eus helbidera. Maiatzaren 31 da izena emateko azken eguna.

'Dida Fresh' saioan kolaboratzaile izateko "Didakide" aukeraketa martxan jarri du Didak. Parte hartzeko minutu bateko audioa bidali behar da didakide@eitb.eus helbide elektronikora maiatzaren 31 baino lehen.

Parte-hartzaile bakoitzak bere talentua erakutsi behar du. Horretarako, udako saioan zertaz hitz egingo lukeen, zertan den trebea, imitazioak, elkarrizketak edo beste edozer bidali beharko du pieza bakoitzean.

Audio onenek baino ez dute izango aukera, ekainean, 'Dida'n zuzenean egingo diren castingetan parte hartzeko. Zuzeneko aukeraketa horietatik pertsona bakarrak lortuko du uztailean eta abuztuan 'Talent Fresh' saioan kolaborazio lanetan aritzeko aukera.

Zeren zain zaude? Erakutsi zure talentua eta parte hartu!