Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Akelarreko Juanpa Agirre abeslaria, "Intimissimi" tarteko protagonista

Akelarreren itzulera aitzakiatzat hartuta, galdera pertsonalagoak egin dizkio Jon Gotzonek Juanpari eta nafarra gehiago ezagutzeko aukera izan dugu.

  • 8:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Akelarrek apirilaren 29an eskaini zuen itzulerako kontzertua Gatikan eta aste honetan Oialumen ditu beste bi hitzordu. Juanpa Agirre taldeko abeslariak "Intimissimi" galdeketa erantzun du.

Ez da hasieratik Akelarreko abeslaria izan eta aitortu duenez, asko kostatu zitzaion hasieran kalejirak abestea. Hala ere, "Akelarre" zein "Urtziren legea" bezalako kantuak abestea asko gustatzen zaio.

Kirola du afizio, gorroto ditu gezurrak eta ez dio ezeri beldurrik. Baina ez zaio batere gustatzen ez dela nafarra esatea.

Jendearen aurrean kantatzea maite duen arren, karaokeko errepertorioan abestien sekulako garbiketa egingo luke.

Amaitzeko, desmadratzeko zer behar duen galdetu dio Jon Gotzonek eta lagun batzuk, garagardo freskoa eta giro ona nahikoa dituela baieztatu du.